viernes, 11 de septiembre de 2015

Nola egin zirikilotea

Kaixo lagunok!
Begiratu zer heldu zaigun Iurretan dagoen Oromiño auzotik: lagun baten baratzean hazitako kalabaza eder hauek.


Konfiturak egiteko kalabazak dira eta badakizue zer egiten den beraiekin? "zirikilotea".


Kalabaza mota honek Cidra edo Almizclera izenak ere hartzen ditu. Azal oso lodia dauka eta mami urtsu eta haritsua, hortik datorkio gaztelaniazko "Cabello de Angel" (euskaraz zirikilotea) izena. Behin sukaldatuta dagoenean, urre koloreko hari fin eta luzeen itxura hartzen du, aingeruen ilea dela irudikatu daiteke.

Bere lanketa erreza baina nekeza da, eta gaurkoan nola egin azalduko dizuegu. Beraz baratza duen lagunen bat baldin baduzue... badakizue zer egin ;)

1- Lehenik, azala garbitu eta kalabaza lehen aldiz egosteko zatietan moztuko dugu.


2- Bigun dagoenean, atera eta azala eta haziak kentzen joango gara kontu handiz. 


3- Mami ordezkaria zukatzen joango gara eta hari-zuntzak banatzen. Pisatu eta bere pisua aina azukre botako diogu dena batera berriz egosteko.


4- Limoi azal batzuk eta kanela makilatxo bat era bota genezake pixkatxo bat lurrintzeko. Denbora dexente egosten egon ostean konfiturak honelako itxura izan beharko du.




Hemen duzue mami originala eta zirikilotearen arteko desberdintasuna.


Produktu hau tarta eta pastelak barrubetetzeko erabiltzen da. Gernika gozo-dendetan saltzen ditugun "jesuitak", esaterako. Hauek, bertako gozo tradizionalak dira, zirikiloteaz barrubeteriko hostopil batzuk, arbendol hautsaz estalita.


Edo kalabaza pipa eta zirikilotedun gure bizkotxoa.



Animatzen baldin bazarete, ogi txigortuan igurzteko adibidez, mermelada gordetzeko bezalako potoetan gorde dezakezue.

Kontatuko diguzue nola ateratzen zaizuen... Hurrengo "post"erarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario