lunes, 28 de septiembre de 2015

Txokolate eta intxaurdun bizkotxoa + kantu bat

Kaixo lagunok!

Gaurkoan bizkotxo oso gozo batekin gatoz, hain da gozoa mundu guztiari gustatzen zaiola. Txokolate eta intxaurdun bizkotxoa hain zuzen ere. Hauek nola egin eta bukatzen dituzten ikusten egon gara eta horren itxura ona dute argazki batzuk atera dizkiegula zuei erakusteko.
Labekatu eta gero urrak daramatzan txokolatetan blaitzen dira... bai noski! Kristalezko potoetan datorren hori bezala. Oso gozoa dago!


Txokolate zuria den apaingarria gehitzen zaio.


Eta azkenik intxaurrak osorik.


Zeinen itxura ona daukan! Besterik gabe, eutsi ezinekoa (kantuak zioen modura).


Ze kantu den ez badakizue egin klik hemen 

Hurrengo post-erarte!

viernes, 11 de septiembre de 2015

Tarta ikusgarri bat

Kaixo lagunok!
Gaurkoan tarta berezi bat erakutsiko dizuegu. Honelako itxura zuen hasieran; natazko enbor soil bat zen...


Eta zigarreta batean bilakatu zen!


"Fondant"ezko iragazkia dauka, natazko gorputza eta errauts txundigarria, bizkotxo apurtu koloreztatuaz egina.
Ikusi duzue zeinen itxura ona duen iragazkiak? :)


Espero dugu omendua harritu izana, urte bat erre gabe daraman erretzaile ohi bat. Animo Mikel! eta askoz gehiago izan daitezela.



Hurrengo "post"erarte!



Nola egin zirikilotea

Kaixo lagunok!
Begiratu zer heldu zaigun Iurretan dagoen Oromiño auzotik: lagun baten baratzean hazitako kalabaza eder hauek.


Konfiturak egiteko kalabazak dira eta badakizue zer egiten den beraiekin? "zirikilotea".


Kalabaza mota honek Cidra edo Almizclera izenak ere hartzen ditu. Azal oso lodia dauka eta mami urtsu eta haritsua, hortik datorkio gaztelaniazko "Cabello de Angel" (euskaraz zirikilotea) izena. Behin sukaldatuta dagoenean, urre koloreko hari fin eta luzeen itxura hartzen du, aingeruen ilea dela irudikatu daiteke.

Bere lanketa erreza baina nekeza da, eta gaurkoan nola egin azalduko dizuegu. Beraz baratza duen lagunen bat baldin baduzue... badakizue zer egin ;)

1- Lehenik, azala garbitu eta kalabaza lehen aldiz egosteko zatietan moztuko dugu.


2- Bigun dagoenean, atera eta azala eta haziak kentzen joango gara kontu handiz. 


3- Mami ordezkaria zukatzen joango gara eta hari-zuntzak banatzen. Pisatu eta bere pisua aina azukre botako diogu dena batera berriz egosteko.


4- Limoi azal batzuk eta kanela makilatxo bat era bota genezake pixkatxo bat lurrintzeko. Denbora dexente egosten egon ostean konfiturak honelako itxura izan beharko du.




Hemen duzue mami originala eta zirikilotearen arteko desberdintasuna.


Produktu hau tarta eta pastelak barrubetetzeko erabiltzen da. Gernika gozo-dendetan saltzen ditugun "jesuitak", esaterako. Hauek, bertako gozo tradizionalak dira, zirikiloteaz barrubeteriko hostopil batzuk, arbendol hautsaz estalita.


Edo kalabaza pipa eta zirikilotedun gure bizkotxoa.



Animatzen baldin bazarete, ogi txigortuan igurzteko adibidez, mermelada gordetzeko bezalako potoetan gorde dezakezue.

Kontatuko diguzue nola ateratzen zaizuen... Hurrengo "post"erarte!