viernes, 24 de julio de 2015

Saint Honorè Tarta

Kaixo lagunok!
Kalitatezko gozogintza klasikoa asko gustatzen zaigu, horregatik, gaurkoan Saint Honoré pastelari buruz hitz egingo dizuegu. Honek, gastronomia frantsesean du jatorria eta profiterol eta esne-gain harrotuarekin egiten da.  Itxura ederreko gutizia gozo-gozo bat da.
Gozogile eta okin frantsesen santu nagusia denak ematen dio izena; Amienseko Honoratus santua (Saint-Honoré), Amiens elizbarrutiko gotzaina. Era berean, baieztatzen da izen hori pastel hau saltzen hasi ziren gozodenda zegoen kaleak hartzen zuela, Pariseko Saint Honoré kalea.
Ohikoa den bezala, aukeratzeko bertsio desberdinak daude, jatorriarena zein izenarena.
Gure lantegian, Sain Honoré, hojaldrezko egitura batean egiten da, gainean profiterolak jartzen zaizkiolarik suspiro kremaz barrubeterik, hauek karameloarekin elkartuz eta suspiro krema ukitu batekin bukatuz.

Txokolatezaleentzako bertsioa ere badugu! Trufaz barrubeteriko profiterol txokolateztatuekin. Honi, Profiterol tarta deitzen diogu.
Formatu desberdinak ditugu, beraz, pasa zaitezte gure dendetatik eta galdetu, ziur zuen gustuetara gehien hurbiltzen dena topatzen duzuela ;)

Hurrengo posterarte!


miércoles, 22 de julio de 2015

Pertsonai dibertigarri berriak

Kaixo lagunok!

Gure gozotegietan barrena dabiltzan pertsonaia berriak aurkeztuko dizkizuegu, leku guztietan daude eta horiak dira!!

Ezagunak egiten zaizkizue? Minionsak dira! Hain dira dibertigarriak umeei izugarri gustatzen zaizkiela, ondorioz, beraien bertsio gozoa egin behar izan dugu :)
Txokolatedun piruletak:

Galleta apainduak:

Palmera dibertigarriak:

Baita minion-txokolatetan bustitako bizkotxo txikiak!

Gozogintza bigertigarriko gama guztia bere osotasunean.
Espero dugu arrakasta handia izan dezatela, guri izugarri gustatzen zaizkigu behintzat! :)
Hurrengo posterarte!

miércoles, 15 de julio de 2015

Pantxineta

Kaixo guztioi!

Gure produktu klasikoei begirada bat botatzen jarraitzen dugu, eta horregatik gaurkoan, Pantxinetari buruz hitz egingo dizuegu.

Euskal gozogintzan oso postre estimatua dugu honako hau. Edozein zalantzaren aurrean ziur honekin asmatuko duzula, mundu guztiak gustuko du eta!


Gozo hau, XX.mendearen hasieran Donostian hasi ziren egiten, europako gozogileak, frantses eta suitzarrak batik bat, gerratik ihesean hiri honetan kokatu zirenean. Nobleek uda pasatzen zuten bertan, eta luxuzko gozogile eta hostalari mugimendu handia zegoen.

Pantxineta izena, frantseseko frangipane edo gaztelerako franchipán (hau, Frantzian jatorria duen tartentzako almendrazko krema eta pastel krema betegarri bat da) hitzen euskarazko adaptazio bat dela suposatzen da.

Beraz, bere jatorria pastel kremaz betetako eta almendra zatitxoekin estalitako hojaldrezko tarta batean dago. Horrela egiten da Gipuzkoan, baina Bizkaian sarriago ikusi dezakegu nataz eta pastel kremaz barrubeterik, goiko argazkian ikusi daitekeena bezalakoa, eta guk, Gernika gozotegietan ere horrela egiten dugu.



Modu inbididualean Pantxineta pastela hartu nahi duenak ere badu horretarako aukera, nahiz eta seguru bat baino gehiago jan ;)

Zatiak egiten dira eta listo!



Minipantxineta gozo-gozoak.




Zuei nola gustatzen zaizue gehiago?

On egin!

jueves, 2 de julio de 2015

Bidaia bizkotxoak

Kaixo lagunok! 

Aurrekoan zin egin bezala, gure bizkotxo berriak aurkeztuko dizkizuegu!! Beraien tamaina txikiagatik (500gr) eta banako kaxetan datozelako "Bidaia Bizkotxoak" izena hartzen dute.



Lau zapore desberdinetakoak egiten ditugu. Behin dastatuta seguru errepikatuko duzuela. Honako hauek dira:
* Hiru txokolatedun bizkotxoa
* Azenario eta kalabaza pipa bizkotxoa
* Muesli eta ezti bizkotxoa
* Esne gozo eta gaileta bizkotxoa




Kalitate oneko osagai naturalekin eginda daude guztiak, horiek ematen diete beste bizkotxo batzuetatik bereizteko zapore eta urtsutasuna.

MUESLI ETA EZTIA
Oreak mueslia daramanez, haginkada bakoitzean sagar zatitxoak, ahabiak, mahaspasak eta fruitu lehorrak igartzen dira haginkada bakoitzean, eztiak ematen dion ukitu gozoaz gain.






TXOKOLATE HIRUKOITZA
Txokolate zapore bizia duen bizkotxo heze honek, barrutik zein kanpotik, txokolate beltza, zuria eta esnedun txokolate pepitak dauzka.






AZENARIOA ETA KALABAZA PIPAK
Bihi osoko irina, azenario birrindua eta kalabaza pipekin eginda eta ur ehotuarekin estalita dago. Oso bizkotxo osasungarri eta freskoa da, gainera, kanela ukitu bat ere badu... Mmmm... ze goxoa... zer gehiago eskatu daiteke? ;)




ESNE GOZO ETA GAILETA BIZKOTXOA
Esne gozoa darama barruan eta gaileta zatitxoekin estalita dago. Gozozaleentzat paregabea da ;)





Espero dugu gustatu izana, orain gauzarik onena tokatzen zaizue, bizkotxo hauek probatzea! Ziur gaude gustoko izango dituzuela, ea zein den zuen gustukoena ;)
On egin!