jueves, 2 de julio de 2015

Bidaia bizkotxoak

Kaixo lagunok! 

Aurrekoan zin egin bezala, gure bizkotxo berriak aurkeztuko dizkizuegu!! Beraien tamaina txikiagatik (500gr) eta banako kaxetan datozelako "Bidaia Bizkotxoak" izena hartzen dute.



Lau zapore desberdinetakoak egiten ditugu. Behin dastatuta seguru errepikatuko duzuela. Honako hauek dira:
* Hiru txokolatedun bizkotxoa
* Azenario eta kalabaza pipa bizkotxoa
* Muesli eta ezti bizkotxoa
* Esne gozo eta gaileta bizkotxoa




Kalitate oneko osagai naturalekin eginda daude guztiak, horiek ematen diete beste bizkotxo batzuetatik bereizteko zapore eta urtsutasuna.

MUESLI ETA EZTIA
Oreak mueslia daramanez, haginkada bakoitzean sagar zatitxoak, ahabiak, mahaspasak eta fruitu lehorrak igartzen dira haginkada bakoitzean, eztiak ematen dion ukitu gozoaz gain.






TXOKOLATE HIRUKOITZA
Txokolate zapore bizia duen bizkotxo heze honek, barrutik zein kanpotik, txokolate beltza, zuria eta esnedun txokolate pepitak dauzka.






AZENARIOA ETA KALABAZA PIPAK
Bihi osoko irina, azenario birrindua eta kalabaza pipekin eginda eta ur ehotuarekin estalita dago. Oso bizkotxo osasungarri eta freskoa da, gainera, kanela ukitu bat ere badu... Mmmm... ze goxoa... zer gehiago eskatu daiteke? ;)




ESNE GOZO ETA GAILETA BIZKOTXOA
Esne gozoa darama barruan eta gaileta zatitxoekin estalita dago. Gozozaleentzat paregabea da ;)





Espero dugu gustatu izana, orain gauzarik onena tokatzen zaizue, bizkotxo hauek probatzea! Ziur gaude gustoko izango dituzuela, ea zein den zuen gustukoena ;)
On egin!



No hay comentarios:

Publicar un comentario