miércoles, 15 de julio de 2015

Pantxineta

Kaixo guztioi!

Gure produktu klasikoei begirada bat botatzen jarraitzen dugu, eta horregatik gaurkoan, Pantxinetari buruz hitz egingo dizuegu.

Euskal gozogintzan oso postre estimatua dugu honako hau. Edozein zalantzaren aurrean ziur honekin asmatuko duzula, mundu guztiak gustuko du eta!


Gozo hau, XX.mendearen hasieran Donostian hasi ziren egiten, europako gozogileak, frantses eta suitzarrak batik bat, gerratik ihesean hiri honetan kokatu zirenean. Nobleek uda pasatzen zuten bertan, eta luxuzko gozogile eta hostalari mugimendu handia zegoen.

Pantxineta izena, frantseseko frangipane edo gaztelerako franchipán (hau, Frantzian jatorria duen tartentzako almendrazko krema eta pastel krema betegarri bat da) hitzen euskarazko adaptazio bat dela suposatzen da.

Beraz, bere jatorria pastel kremaz betetako eta almendra zatitxoekin estalitako hojaldrezko tarta batean dago. Horrela egiten da Gipuzkoan, baina Bizkaian sarriago ikusi dezakegu nataz eta pastel kremaz barrubeterik, goiko argazkian ikusi daitekeena bezalakoa, eta guk, Gernika gozotegietan ere horrela egiten dugu.



Modu inbididualean Pantxineta pastela hartu nahi duenak ere badu horretarako aukera, nahiz eta seguru bat baino gehiago jan ;)

Zatiak egiten dira eta listo!



Minipantxineta gozo-gozoak.




Zuei nola gustatzen zaizue gehiago?

On egin!

No hay comentarios:

Publicar un comentario