jueves, 31 de diciembre de 2015

Zorionak eta Urte Berri On!

2016 zoriontzu bat opa dizuegu!
Eskerrik asko aurten ere zure konfidantzagatik Gernika gozotegian.
Urte berri on!

viernes, 18 de diciembre de 2015

Artisau-turroiak (II. zatia)

Kaixo berriro!
Gure turroien inguruan asko dugu kontatzeko, beraz, 2. zatiarekin hasiko gara :)
Gorringozko turroia erakutsi nahi dizuegu gaurkoan, klasikoenen artean kokatzen da hau, eta jendeari gehien gustatzen zaionetakoa da. Gorringo eta almendraz egina dago, kanelazko pralin geruza fin-fin bat duelarik, ukitu berezi bat ematen dio.
Lanketa prozesu berezi bat darama turroi honek, gaineko azukrea erretzen zaiolarik zapore txigortu goxo hori emateko.

Hemen erakusten dizkizuegu turroiak zatietan egiteko erabiltzen ditugun plantxa batzuk. Begira nola jauzten den azukre likidoa!
Hemen iada moztuta daude! Orain denak bildu, eta listo!
Turroi ugari ditugu zatietan, zapore ugari probatu nahi dituzten horientzat.
Laranja trufatua izan daiteke horietako bat, izugarria benetan... Trufa zuria, laranja konfitatua eta txokolate beltz zatitxoekin egina.
Hain zuzen ere 16 zapore ditugu! Zuen gustokoenak aukeratzen joateko erakutsiko dizkizuegu ;)
Gure dendetan dituzue, beraz, zalantzarik gabe proba itzazue.



 Hurrengo posterarte!!




martes, 1 de diciembre de 2015

Artisau turroia (1.Zatia)

Kaixo lagunok!
Gabon giroan sartzeko zertxobait falta zaigun arren, gu dagoeneko hasi gara turroia prestatzen. Bere kalitate eta gustu paregabeagatik oso preziatua den produktu hau mimo handiz egiteko obradore guztia jartzen da martxan. Gureak artisau-turroiak dira duela urte askotatik, eta horregatik, gustuko dugu jendeak turroia nola egiten den ikustea.
Gaurkoan, bertan egiten dugun "Cadiz"eko turroia erakutsiko dizuegu, lanketa handia du honek eta emaitza izugarria da :)
Geruza desberdinez osatzen da... 

...eta hauek mazapan geruza batez biltzen dira.






Eta azkenik, itxura eder honekin geratzen da labetik pasa ondoren.


Honek dira mimoz landutako turroiaren emaitzak, denan banan-banan eskuz ebakiak, kontu handiz!

12 turroi mota ditugu, alajaina! Beraz, gabon sasoirako berotzen joateko denak erakutsiko dizkizuegu hurrengo egunetan.

Hurrengo posterarte!


lunes, 30 de noviembre de 2015

Egundoko afaria Gran Bilbao Hotelean

Kaixo lagunok!

Gaurkoan proiektu berezi baten berri emango dizuegu, izan ere oso harro gaude bertan parte hartu ahal izanaz.

Larunbat honetan, hilak 24, Gran Bilbao Hotelean afari bat izango da 21:00etan, eta irabazi guztiak Zaki Magoak Hondurasen garatu nahi duen Magia Eskola proiekturako izango dira. Bereziki azken urteotan zeharkatu dituen Latinoamerikako zenbait estatutan dagoen pobrezia, injustizia eta ume askok bizi duten sufrimentuaren aurka lan egiteko modu berezi bat da.

Bere orrira bideratuko zaituen lotura hau utziko dizuegu, eta bertan azaltzen du bere proiektuaren zergatia eta beste zenbait gauza.

Gure aldetik, Gernika gozotegiak ere proiektu honetan parte hartu nahi izan du, eta horregatik gertaera honetarako postrea eman dugu dohaintzan. Postre gozo-gozo baten 240 zati izango dira, baina ezin dizuegu ezer erakutsi, sorpresa bat izango baita!!

Animatu zaitezte eta pasa ezazue gau eder bat afari eta ikuskizun zoragarri batekin larunbat honetan, horrekin batera munduan zehar ilusioa banatzen lagunduko duzue eta ;)





Urrengo postearte!

viernes, 30 de octubre de 2015

Halloween!!

Kaixo lagunok!
Heldu zaigu kalabaza, sorgin, banpiro eta zonbiek kaleak eta gure eskaparateak hartzen dituzten urte sasoia. Bertan daukagu Halloween! Beraz, gure nobedade beldurgarrienak erakutsiko dizkizuegu ;)

Hemen duzue gure tarta berria, Halloween!


Askoz politagoa da zatiak egiterako orduan, izan ere, ostadar bizkotxoa ageri da gurinezko kremaz estalirik. Goxoa bezain txundigarria!



Mini Sacher batzuk ere egin ditugu, etxean gutxi direnentzat, bertatik 4 zati ateratzeko perfektua da eta. "Fondant"ezko mamutxoak dituzte eta gominolazko burezurraz gain, txokolatez egindako hilerrietako detailetxoak ditu.





Eta nola ez, "cupcake" berri batzuk egin ditugu, zein baino zein zirraragarriagoa ;) hau bezalakoa!! Txokolate zuriz egindako begi goxo-goxo batekin!! Eta marrubizko mermelada odol bihurtuz.



Edo txokolate zati erraldoiez egindako hauek.
Hilkutxak gominolazko burmuinekin...

Txokolatezko saguzaharrak ere ez daitezela falta!

Baita momiak ere :)


Ikusten duzuen bezela, barietate handia dago!! Beraz, gure dendetatik pasa beharra daukazue gure jaki goxo beldurgarriak probatzeko, ez dute hozka egiten eta ;)


Hurrengo posterarte!

martes, 6 de octubre de 2015

Oso ezkontza berezia

Kaixo lagunok!

Pasa den asteburuan lagun baten ezkontza oso berezi eta dibertigarri bat izan genuen.


Gernika gozotegia postreekin enkargatu zen eta 100 milhoja preparatu genituen fruta gorriekin, eta hori gutxi balitz, ezkongaien bidaietako argazkiak zeramatzaten txokolate zuri zati batzuekin apaindu genuen bakoitza.



Gonbidatu bakoitzari helmuga desberdinetako argazkiak tokatzen zitzaizkien, oso bidaiariak dira ;)




Postreaz gain, ustekabeko tarta bat ere egin genuen. Honek, txokolatezko "mendi" baten itxura zeukan, emaztegaiari bereziki egindako barrutebetearekin. Gurinezko opillak txokolatez eta nataz nahasturik.




Tarta ebaki zen momentuko argazkiaren zain gaude, baina bidaltzen diguten momentu berean jarriko dugu ikusgai zuentzat.


Ezkongaiei onena opa diegu, eta bidaiaz goza dezatela ;)


Hurrengo post-erarte!

lunes, 28 de septiembre de 2015

Txokolate eta intxaurdun bizkotxoa + kantu bat

Kaixo lagunok!

Gaurkoan bizkotxo oso gozo batekin gatoz, hain da gozoa mundu guztiari gustatzen zaiola. Txokolate eta intxaurdun bizkotxoa hain zuzen ere. Hauek nola egin eta bukatzen dituzten ikusten egon gara eta horren itxura ona dute argazki batzuk atera dizkiegula zuei erakusteko.
Labekatu eta gero urrak daramatzan txokolatetan blaitzen dira... bai noski! Kristalezko potoetan datorren hori bezala. Oso gozoa dago!


Txokolate zuria den apaingarria gehitzen zaio.


Eta azkenik intxaurrak osorik.


Zeinen itxura ona daukan! Besterik gabe, eutsi ezinekoa (kantuak zioen modura).


Ze kantu den ez badakizue egin klik hemen 

Hurrengo post-erarte!

viernes, 11 de septiembre de 2015

Tarta ikusgarri bat

Kaixo lagunok!
Gaurkoan tarta berezi bat erakutsiko dizuegu. Honelako itxura zuen hasieran; natazko enbor soil bat zen...


Eta zigarreta batean bilakatu zen!


"Fondant"ezko iragazkia dauka, natazko gorputza eta errauts txundigarria, bizkotxo apurtu koloreztatuaz egina.
Ikusi duzue zeinen itxura ona duen iragazkiak? :)


Espero dugu omendua harritu izana, urte bat erre gabe daraman erretzaile ohi bat. Animo Mikel! eta askoz gehiago izan daitezela.



Hurrengo "post"erarte!



Nola egin zirikilotea

Kaixo lagunok!
Begiratu zer heldu zaigun Iurretan dagoen Oromiño auzotik: lagun baten baratzean hazitako kalabaza eder hauek.


Konfiturak egiteko kalabazak dira eta badakizue zer egiten den beraiekin? "zirikilotea".


Kalabaza mota honek Cidra edo Almizclera izenak ere hartzen ditu. Azal oso lodia dauka eta mami urtsu eta haritsua, hortik datorkio gaztelaniazko "Cabello de Angel" (euskaraz zirikilotea) izena. Behin sukaldatuta dagoenean, urre koloreko hari fin eta luzeen itxura hartzen du, aingeruen ilea dela irudikatu daiteke.

Bere lanketa erreza baina nekeza da, eta gaurkoan nola egin azalduko dizuegu. Beraz baratza duen lagunen bat baldin baduzue... badakizue zer egin ;)

1- Lehenik, azala garbitu eta kalabaza lehen aldiz egosteko zatietan moztuko dugu.


2- Bigun dagoenean, atera eta azala eta haziak kentzen joango gara kontu handiz. 


3- Mami ordezkaria zukatzen joango gara eta hari-zuntzak banatzen. Pisatu eta bere pisua aina azukre botako diogu dena batera berriz egosteko.


4- Limoi azal batzuk eta kanela makilatxo bat era bota genezake pixkatxo bat lurrintzeko. Denbora dexente egosten egon ostean konfiturak honelako itxura izan beharko du.




Hemen duzue mami originala eta zirikilotearen arteko desberdintasuna.


Produktu hau tarta eta pastelak barrubetetzeko erabiltzen da. Gernika gozo-dendetan saltzen ditugun "jesuitak", esaterako. Hauek, bertako gozo tradizionalak dira, zirikiloteaz barrubeteriko hostopil batzuk, arbendol hautsaz estalita.


Edo kalabaza pipa eta zirikilotedun gure bizkotxoa.



Animatzen baldin bazarete, ogi txigortuan igurzteko adibidez, mermelada gordetzeko bezalako potoetan gorde dezakezue.

Kontatuko diguzue nola ateratzen zaizuen... Hurrengo "post"erarte!

viernes, 24 de julio de 2015

Saint Honorè Tarta

Kaixo lagunok!
Kalitatezko gozogintza klasikoa asko gustatzen zaigu, horregatik, gaurkoan Saint Honoré pastelari buruz hitz egingo dizuegu. Honek, gastronomia frantsesean du jatorria eta profiterol eta esne-gain harrotuarekin egiten da.  Itxura ederreko gutizia gozo-gozo bat da.
Gozogile eta okin frantsesen santu nagusia denak ematen dio izena; Amienseko Honoratus santua (Saint-Honoré), Amiens elizbarrutiko gotzaina. Era berean, baieztatzen da izen hori pastel hau saltzen hasi ziren gozodenda zegoen kaleak hartzen zuela, Pariseko Saint Honoré kalea.
Ohikoa den bezala, aukeratzeko bertsio desberdinak daude, jatorriarena zein izenarena.
Gure lantegian, Sain Honoré, hojaldrezko egitura batean egiten da, gainean profiterolak jartzen zaizkiolarik suspiro kremaz barrubeterik, hauek karameloarekin elkartuz eta suspiro krema ukitu batekin bukatuz.

Txokolatezaleentzako bertsioa ere badugu! Trufaz barrubeteriko profiterol txokolateztatuekin. Honi, Profiterol tarta deitzen diogu.
Formatu desberdinak ditugu, beraz, pasa zaitezte gure dendetatik eta galdetu, ziur zuen gustuetara gehien hurbiltzen dena topatzen duzuela ;)

Hurrengo posterarte!