lunes, 30 de noviembre de 2015

Egundoko afaria Gran Bilbao Hotelean

Kaixo lagunok!

Gaurkoan proiektu berezi baten berri emango dizuegu, izan ere oso harro gaude bertan parte hartu ahal izanaz.

Larunbat honetan, hilak 24, Gran Bilbao Hotelean afari bat izango da 21:00etan, eta irabazi guztiak Zaki Magoak Hondurasen garatu nahi duen Magia Eskola proiekturako izango dira. Bereziki azken urteotan zeharkatu dituen Latinoamerikako zenbait estatutan dagoen pobrezia, injustizia eta ume askok bizi duten sufrimentuaren aurka lan egiteko modu berezi bat da.

Bere orrira bideratuko zaituen lotura hau utziko dizuegu, eta bertan azaltzen du bere proiektuaren zergatia eta beste zenbait gauza.

Gure aldetik, Gernika gozotegiak ere proiektu honetan parte hartu nahi izan du, eta horregatik gertaera honetarako postrea eman dugu dohaintzan. Postre gozo-gozo baten 240 zati izango dira, baina ezin dizuegu ezer erakutsi, sorpresa bat izango baita!!

Animatu zaitezte eta pasa ezazue gau eder bat afari eta ikuskizun zoragarri batekin larunbat honetan, horrekin batera munduan zehar ilusioa banatzen lagunduko duzue eta ;)





Urrengo postearte!