viernes, 19 de junio de 2015

San Juan kokak

Kaixo lagunok!

Azkenean heldu da uda! Baita San Juan jaia eta beroa ere..bazen garaia! San Juan sasoian gaudenez, gaur,  egun horretarako egiten ditugun koka bereziak erakutsiko dizkizuegu. Beti ere gure maitasun guztiarekin eginak.

Gure koka berezietako bat frutaz egindakoa da, pastel kremaz apaindua ;)








Begiratu ze itxura ona duen! Ez zaizue usaina iristen?



Fruitu lehorrez egindako koka bereziak ere baditugu, intxaur eta arbendol makilatxoekin eta azukre eta kanelaz hautsestuta...mmm...oso gozoa!






Uda hasiera ona opa dizuegu eta gure kokekin bapo jarri zaiteztela gosari, askari edo mokadu txikietan!

Hurrengo sarrerararte!!

martes, 16 de junio de 2015

Arroza pastela

Kaixo lagunok!
Ba al dakizue “arroz pastelak” zergatik duen izen hori? Gaurkoan, betidanik oso Bilbotarra izan den gozo honen jatorriaren teoria batzuk kontatuko dizkizuegu. 
-Teoriarik bitxienak, errezeta hau Filipinasetarako ibilbidea egiten zuten marinelekin lotzen du. Izan ere, antzerakoak ziren pasteltxo batzuk egiten zituzten arroz urunarekin bertan. Errezeta hau Bilbora ekarri zenean, arroz urunaren ordez galirina erabiltzen hasi ziren, baina honek jatorrizko izena mantendu zuen nahiz eta izena ematen zion osagaia ez eduki, arroza.
-Beste teoria batek dio, duela denbora bat arroz esne krema sendo batekin betetzen zutela hojaldrezko oinarria, eta gero beste hojaldrezko geruza batekin estali. Postre hau oso preziatua omen zen bilbotarrentzat.
Zein istorio da gehien gustatu zaizuena? Bata zein bestea izan, garrantzitsuena pasteltxoa gozo-gozoa egotea da, gure gozotegikoak bezalakoa! Aholku bat: segundu batzutan berotu eta ikusiko duzue zein ederra dagoen ;)



Gero arte!!

miércoles, 10 de junio de 2015

Chia ogia

Hemen gaude berriro!
Gaurkoan, Chía haziak dituen ogiari buruz hitz egin nahi dizuegu. Zaporeaz gain, bera osatzen duten propietateek ere egiten dute berezi ogi hau.




Chía haziak (salbia hispaniarrak) erdialdeko amerikan du jatorria, azteka eta maiekin lotzen da hain zuzen ere (beraien hizkuntzan Chíak "indarra" esan nahi du). Hauek bizitasun eta boterearekin harremantzen zuten hazi hau. Badira mende batzuk Chía kontsumitzen hasi zela, eta oso garrantzitsua izan zen kolonaurreko merkataritzan, Espainiako konkistatzaileek eramandako zerealek ordezkatu zituztelarik.



Gaur egun, bere aparteko propietateak tarteko, bere kontsumoa oso handia izatera itzuli da. Beste elikagai batzuekin alderatuz, ikerketa desberdinen ondorioz baieztatu da:

-Edozein hazik baino bi aldiz proteina gehiago dituela.

-Esne osoak baino 5 aldiz kaltzio gehiago duela.
-Ahabiek baino 3 aldiz antioxidatzaile gehiago dituela.
-Platanoetan dagoen potasio katitatea 2 aldiz duela.
-Izokinak baino 7 aldiz Omega 3 gehiago duela.

Harrigarria ezta? Gainera, asetzeko gaitasun handia dauka, izan ere, gai da bere pisua bi aldiz ur xurgatzeko. Hidratatu eta gelifikatu egiten direnez, heste zirkulaziorako eta azukre maila jaisteko paregabeak dira.

Argi dago osasunerako onuragarria den ogi bat dela. Idatziz azaldu ezin diezazuekeguna duen zapore gozoa da...hori zuei dagokizue, horretarako dastasu egin behar duzue! Ziur nago errepikatuko duzuela ;)





Gero arte!!

Chía ogia