viernes, 24 de julio de 2015

Saint Honorè Tarta

Kaixo lagunok!
Kalitatezko gozogintza klasikoa asko gustatzen zaigu, horregatik, gaurkoan Saint Honoré pastelari buruz hitz egingo dizuegu. Honek, gastronomia frantsesean du jatorria eta profiterol eta esne-gain harrotuarekin egiten da.  Itxura ederreko gutizia gozo-gozo bat da.
Gozogile eta okin frantsesen santu nagusia denak ematen dio izena; Amienseko Honoratus santua (Saint-Honoré), Amiens elizbarrutiko gotzaina. Era berean, baieztatzen da izen hori pastel hau saltzen hasi ziren gozodenda zegoen kaleak hartzen zuela, Pariseko Saint Honoré kalea.
Ohikoa den bezala, aukeratzeko bertsio desberdinak daude, jatorriarena zein izenarena.
Gure lantegian, Sain Honoré, hojaldrezko egitura batean egiten da, gainean profiterolak jartzen zaizkiolarik suspiro kremaz barrubeterik, hauek karameloarekin elkartuz eta suspiro krema ukitu batekin bukatuz.

Txokolatezaleentzako bertsioa ere badugu! Trufaz barrubeteriko profiterol txokolateztatuekin. Honi, Profiterol tarta deitzen diogu.
Formatu desberdinak ditugu, beraz, pasa zaitezte gure dendetatik eta galdetu, ziur zuen gustuetara gehien hurbiltzen dena topatzen duzuela ;)

Hurrengo posterarte!


No hay comentarios:

Publicar un comentario